POU ANAIAK

1629
1607

SIBERIA

Esplorazioa Bilibinoko hormetan

Estepa ezezaguna

“Lekua zoragarria da eta eskalatzeko aukera bikainak eskaintzen ditu. Baina eltxoena jasanezina izan zen, eromen bat. Ia 500 euro gastatu genuen intsektu-uxagarria erosten eta hala ere alferrik.”

Iker eta Eneko Pouk, Hansjörg Auer, Jacopo Larcher eta Sieve Vanhee eskalatzaileen eta Jordi Canyigueral eta Elias Hozlknecht kamerarien laguntzaz, 500 metro inguruko 8 bide berri ireki dituzte errusiar Artikoan dagoen Bilibinon, Siberian, The North Face markak babestutako hilabeteko espedizio batean..

Bideak estilo ezin hobean ireki dituzte, behetik eta librean, eta saiakera bakarra erabiliz, jarraian 11 ordu arte eskalatuz, edota amerikarrek esaten duten bezala: Alpine Style, one push eta non-stop. Erraz esanda: Estilo bikainarekin.

“Iritsi ginenean uztaileko antizikloia sartua zen, Europa osoan errekorreko tenperaturak eragin zituena. 28º zeuden, zerbait pentsaezina inguru horretan. Bertakoek harrituta esaten ziguten umeak errekan bainatzen ari zirela eta hori ez zela inoiz gertatzen.”

Horri esker, egundoko eguraldia izan genuen 10 egunez, euririk gabe eta tenperatura onekin, eta leku eder horretan ahalik eta gehien eskalatzeko aukera izan genuen. Baina beroak eltxoen desabantaila ekarri zuen. Zoramen bat izan zen. Milioika zeuden.

Gero tenperaturak jaitsi ziren eta euria iritsi zen. Bizpahiru gradutara egotera igaro ginen, hango ohiko tenperaturara alegia. Eltxoen arazoa arindu zen, baina zailagoa zen eskalatzea” azaltzen du Iker Pouk.

Nolanahi ere, haien ustez, egin izan duten espedizio onenetako bat izan zen. Artikoan zeuden hirugarren aldia izan zen; lehen aldiz 2000. urtean egon ziren, Kanadako Yukoneko “Eskalaezinen mendigunean”, eta bigarren aldiz 2012an egon ziren, Baffin irlan, Nunavut lurraldean, hori ere Kanadan.

IBILBIDEAK

Pou anaiak
“Jenerala” eta “Komandantea” hormetan

  • “Aupa” 6c/300 m
  • “Mosquito Rock Tour” 7a+/450m
  • “Into the Wild” 7a/425m
  • “The Two Parrots” 7a/320m

Hansjorg Auer, Jacopo Larcher, Sieve Vanhee
“Jenerala”, “Komandantea” eta “Monjea” hormetan (lehen ibilbidea mendi horretan)

  • “Wake up in Siberia” 6b/240m
  • “Red Corner” 7c+/450m
  • “Sketchy Django” 6a+/400m
  • “From Zero to Hero” 7a/490m

SIBERIA

EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

Patrocinio de la Viceconsejería de Política Lingüística del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura