POU ANAIAK

1633
1607

PERFECTION VALLEY

Itxarotearen jokoa

Esplorazioa Artikoan

Hamasei urte eskas izango zituen rapero-itxurako mutil batek honakoa galdetzen dit, inuitek ingelesez duten azentu dibertigarri horretan:

─Nola duzu izena? Nondik zatoz?
─oso lotsati galdetzen du, mutil gogorraren itxura izan arren.
─Eneko izena dut eta Europatik nator ─erantzuten diot.
─Ba al dago zuhaitzik zure herrialdean? ─galdetzen dit jakin-minez.
Bere galderak, noski, harrituta uzten nau, batez ere nerabe batengandik etorrita.
─Noski, zuhaitz pila bat ditugu eta oso desberdinak ─erantzuten diot nik tokiko fauna eta florari buruzko liburu bati begirada bat ematen diodan bitartean.
─Hori zortea! Nik ez dut inoiz benetako zuhaitz bat ikusi, telebistan edo argazkietan bakarrik ─erantzuten dit penaz─. Hau izotz eta elurrezko basamortu bat da neguan eta estepa handi bat udan.
Clyde River zibilizazioaren muga da ingurune hauetan. Iqualit ─Baffineko hiriburua─ hegoalderago dago eta Pond Inlet, berriz, iparraldean. Horiek dira hiru herririk handienak Baffin irlako -munduko bosgarren irla handiena- ekialdeko kostaldean. 69º00’N 72º00’W latitudean dagoen Baffin, Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago eta, beraz, paraje latz honetan eguzki orduak 24ra iristen dira udan eta iluntasuna amaigabea da neguan.
Hango bizitza hain da gogorra, ezen lur horietan 4.000 urte daraman Inuit herria –eskimal deitzea ez baita zuzena– baino ez den gai bertan bizitzeko. Clyde River 500 biztanlera ere ez da iristen eta horietatik % 50 langabezian daude eta Kanadako Gobernuaren diru-laguntzez bizi dira. Bizi-baldintza gogorrak dituzten leku askotan gertatu ohi den bezala, biztanleria egonkor bat mantentzea lurraldearen jabetza adierazteko modu bat da. Lan egiten duten pertsona gehienak arrantzaleak edo ehiztariak dira eta itsas animaliak ─itsas txakurrak, mortsak, narbalak, baleak─ zein lehorreko animaliak ─erbi artikoak, lemingak, azeri artikoak, otso artikoak, karibuak, hartz zuriak─ harrapatzen dituzte. Azken horiek oso babestuta egon arren, Gobernuak kopuru jakin bat ehizatzen du urtero.
Baffin iparralde urrunean eskala daitekeen azken lekuetako bat da. Harago, polo magnetikorantz zabaltzen diren ordoki polar handiak baino ez daude.

PERFECTION VALLEY

EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

Patrocinio de la Viceconsejería de Política Lingüística del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura