POU ANAIAK

1638
1607

ORBAYU

Urriellu zaila

Zailtasuna eta konpromisoa

2009ko udan ilusio, esfortzu eta egun asko eman genituen Orbayu sortzeko; eta beste egun batzuk gehiago librean eskalatzea lortzeko.

Bosgarren luzeak, Crux izenekoak, buruhauste handiak eman zizkigun eta gai izango ez ginela pentsatu genuen behin baino gehiagotan. Askotan saiatu ondoren eta indarra galtzen hasiak ginenean, ordezko bide bat izan zitekeena aurkitu genuen, eskuinetik joanda alegia, gako-sekzioa, lortzen ez genuena, ekiditeko. Pou anai gazteenak luzea gainditu zuen arazorik gabe ordezko bide hori erabilita. Gure “auzi etikoa” zen jatorrizko lineatik zazpi metro eskuinerantz aldendu beharra genuela, gorago berriz zazpi metro ezkerrera egin eta bertara itzultzeko. Ibilbidearen erdian atseden hartzen geldi zintezke eskuak erabili gabe…
Eskalada amaitzeko gogo handia izan arren, hainbeste denbora eman ondoren lehenengo bidea irekitzen eta gero librean eskalatzen saiatzen, erabaki genuen gure etikak ez zigula aukera hori kontuan hartzen uzten, eta luzea modu zuzenean eskalatzen saiatzen jarraitu genuen. Erabaki zail hori dela eta, horman egun gehiagoz lanean jarraitu behar izan genuen, baina azkenik Orbayu behetik eta egunean kateatzea lortu genuen, hasieratik amestu genuen bezala.
2011ko udan ibilbidearen lehen errepikapena iritsiko zen, Nicolas Favresse eta Adam Pustelnik-en eskutik.
Haiek ez ziren ados egon guk proposatutako graduazioarekin, ibilbidea guk emandako mailaren azpitik zegoela uste baitzuten -8b+ Nicolasen ustez eta 8c Ikerren antzeko altuera duen Adamen ustez- nahiz eta antza denez sistema originala ere erabili zuten.
Guk, munduko horma gogorrenetako batzuetan eskuratutako esperientzian oinarrituta, Orbayuri 8c+/9a maila ematea erabaki genuen 2009an; beraz gure proposamena hormako eskaladan ordura arte egondako mailarik handiena ematea zen.
Gu zintzotasun osoz jokatu genuen, gure kirol-ibilbidean beti jokatu izan dugun bezala, eta egokiena iruditu zitzaigun maila eman genion, egin behar izan genuen lana (saiakera kopurua) kontuan hartuta.
Ibilbidea probatu genuenean, Iker 8c batzuk bigarren saiakeran eskalatzen ari zen, 8b+ batzuk bistan eta 8c+ batzuk laugarren edo bosgarren saiakeran. Hori guztia Etxaurin (Nafarroan), bide berretsietan eta eskalada estilo berarekin.
Hala eta guztiz ere, gure proposamena egiaztatzeko helburuz, 2010eko udan Orbayu Europako bide garrantzitsuenetako batzuekin alderatzea erabaki genuen. Horretarako honako hauek aukeratu genituen: Solo per Vecchi Guerrieri 8c/170 m, Panaroma 8c/550 m eta Zahir 8b+/350 m.
Udaren ondoren, ibilbide guztiak nahiko azkar egitea lortu eta gero, etxera itzultzean ziur eta pozik esan ahal izan genuen Orbayuri ez geniola okerreko maila eman.

ORBAYU