POU ANAIAK

1641
1607

BE FREE ALDIZKARIA

2014ko azarotik Iker eta Eneko Pouk beren aldizkari digitala daukate mendian bizitakoa kontatzeko, eta, horrela, “maila bat gehiago” igo dira komunikazio sozialari dagokionez.
“BE FREE” du izena eta, zalantzarik gabe, oso izen egokia da, Pou anaiak beti “eskalada libre” estiloa erabiltzeagatik nabarmendu baitira. Hiru hilean behin argitaratuko da eta doan irakurri eta deskargatu ahal izango da.
Proiektu berri honekin, Pou anaiek jarraitzaile gehiago erakarri nahi

dituzte eta jendeari beren espedizio eta eskaladen xehetasun gehiago eman nahi dizkiote modu berri batean. Aldizkariak hiru ezaugarri nagusi ditu: berrikuntza, interakzioa eta parte-hartzea.
“Be Free” aldizkariak betiko aldizkari tradizionalen kutsua modernotasunarekin konbinatzen du, izan ere, artikulu eta irudiez gain, animazioak eta bideoak ere eskaintzen baititu. Ordenagailutik, tabletatik edo mugikorretik irakur daiteke.

Oro har haien jardueren berri emango da, beste batzuetan, ordea, haien kideak izango dira protagonistak. Eta hori guztia kontatzeko, askotariko edukiak erabiliko dira: erreportajeak, aholku teknikoak, komiki-banda, eskalatzeko lekuei buruzko informazioa…

Gozatu irakurtzen!

BE FREE

EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

Patrocinio de la Viceconsejería de Política Lingüística del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura