POU ANAIAK

89685

Be Free 05

BE FREE
AURKIBIDEA

Editoriala

GEHIAGO IKUSI

Es Mirall

GEHIAGO IKUSI

Laburrak

GEHIAGO IKUSI

BE FREE
|   EDITORIALA
   

Jendea geroz eta indibidualistagoa den eta bere zilborretik harago begiratzen ez duen denbora honetan …

sportivapetzl

USA 16 ROAD TRIP

Egun
Basamortu
Km errepidean
Friends
USA16
ROAD
TRIP
|   INDIAN CREEK
|   PITZADURA PERFEKTUAK
|   ERORTZEN IKASTEN

Indian Creek-ek nork bere burua babesteko modalitateko hainbat eta hainbat ibilbide eskaintzen dizkio eskalatzaileari. Bertako arroka gorriak mendebalde zaharreko ‘cowboy-en’ mundua ekartzen du gogora.

sportiva
USA16
ROAD
TRIP
|   RED ROCKS
|   LIVING LAS VEGAS
|   HAREHARRI BERTIKALA

Las Vegastik oso gertu, bide oso interesgarriak eta paisaia harrigarria eskaintzen dituen arrokagune bat aurkitu genuen.

USA16
ROAD
TRIP
|   ZION
|   AURKIKUNTZA HANDIA
|   BISTAN ESKALATZEN

Zion parke nazionala ikaragarri ederra da. Batzuek esaten dute basamortuko arroilen gainean eraikitako hareazko gazteluz osatuta dagoela.

USA16
ROAD
TRIP
|   JOSHUA TREE
|   GRANITOA ETA ESPOSIZIOA
|   LEGENDAZKO BLOKEAK

Joshua Tree parke nazionala ikustean, badirudi erraldoi batek sortu duela, abileziaz eta arretaz mugarriak jarriz bisitariek bidea ez galtzeko.

peltzpeltz

ES
MIRALL
|   8b
|   LEHEN IGOERA

Enekok bide hau lehen aldiz igotzea lortzen du, Mallorcako Andratx eskolako Carlos Raimundok helduleku ñimiñoz beteriko lerro ikaragarri hau ekipatu zuenetik ia 30 urte igaro ondoren.

PERRETXIKO DE PLATA EN ORDUÑA

ZIRRALEZKO PERRETXIKOA ORDUÑAN

Oso pozik gaude Urduñako herriak egin zigun omenaldiagatik eta entregatu ziguten Zilarrezko Perretxiko prestigiotsuagatik.
Mila esker!!!

AVENTURA AMERICANA EN TODAS LAS TELEVISIONES

AMERIKETAKO ABENTURA TELEBISTA GUZTIETAN

Kate garrantzitsuenetako albistegiek udaberrian Estatu Batuetan zehar aurrera eraman genuen abenturaren laburpen polita eskaini zuten argazkiak erakutsiz.

IKUSI BIDEOA

8B DE BOULDER EN BALTZOLA PARA IKER

BALTZOLAKO 8B MAILAKO BOULDERRA IKERRENTZAT

Abentura alpino baten eta bestearen artean, Ikerrek Euskal Herriko Baltzola kobazulora joateko egun batzuk atera zituen eta bloke konplexu hori gainditzea lortu zuen, urte askoz saiatzen aritu ondoren. Horrela, kobazuloan proiektu berriei ekiteko aukera irekita dago orain.

PREMIO DESNIVEL

‘DESPUES DE LA NIEVE’ DESNIVEL LITERATURA-SARIA 2016

Pou anaiak mendi-eleberri interesgarri horretako protagonistetako batzuk dira.

BIG MEN PREMIADA

BIG MEN BARTZELONAN SARITUA ETA NAZIOARTEAN HAUTATUA

Big Men filmak profesional kategoriako film onenaren saria eskuratu du Bartzelonako “Mostra de Muntanya” ekitaldian. Eta oso ondo hasi du bere ibilbidea, orain arte aurkeztu den jaialdi guztietako sail ofizialean sartu baita. Datozen hilabeteotan Korean, Txekiar Errepublikan, Eslovakian eta Argentinan lehiatuko da.
Gainera, Televisió de Catalunya kateko “El temps d’aventura” outdoor-kirolei buruzko saiorako aukeratua izan da eta uztaileko lehen emanaldian azalduko da.

30 DEPORTISTAS VASCOS DE LEYENDA

LEGENDAZKO 30 EUSKAL KIROLARI

Pou anaiak liburu zoragarri horretan azaltzen dira, maila handiko beste kirolari batzuekin batera: Xabi Alonso, Almudena Cid, Abraham Olano, José Ángel Iribar, José María Olazabal, Andoni Zubizarreta, Pablo Laso, Marino Lejarreta…

TEAM BUILDING

TEAM BUILDING-A RED BULL-EKIN LA PEDRIZAN

Bi egun zoragarri eman ditugu mendian sport marketing-eko taldearekin taldeko jarduerak eginez

COMMON GROUND

THE NORTH FACE-K “COMMON GROUND” SIBERIARAKO ESPEDIZIOAREN BIDEOA ESTREINATU DU

Aurreikusi bezala, The North Face-k “Common Ground” bideoa, nazioarteko talde indartsu batek Siberian aurrera eramandako espedizioari buruzkoa, estreinatu du. Pou anaiekin batera Hansjörg Auer austriarra, Siebe Vanhee belgikarra eta Jacopo Larcher italiarra egon ziren.
Goza ezazue!

IKUSI BIDEOA

comic
sportivapetzl
EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

Patrocinio de la Viceconsejería de Política Lingüística del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura

capeditorial

... Pou anaiok, gure printzipioekin bat, gizarte hobe baten aldeko apustua egin nahi dugu, lehiakortasun gutxiagokoa eta solidaritatea eta justizia ezaugarri dituena. Filosofia hori gure bizitzako esparru guztietan aplikatzen dugu, eta nola ez baita mendian ere, hori baita azken finean gure bizitza. Ez dugu inoiz sinetsi mendiak lehiakortasuna esan nahi duenik. Guretzat esperientzia, nork bere marka hobetzea, lagunekin egotea eta abentura garrantzitsuagoak dira lehia, ondokoari irabaztea, errekorrak, markak edo graduak baino. Azken horiek gure egunerokoan ikusten ditugun kontzeptuak izan arren ─eta errespetatzen ditugu─, guk gaztetan ez ditugu geureganatu eta orain ere ez ditugu geureganatuko. Pou anaiok beti jarraituko diegu gure printzipioei eta mendia ulertzeko modu erromantiko hori defendatuko dugu gurasoek irakatsi ziguten bezala.

All the best!

enekoiker

capeditorial

INDIAN CREEK

Kokapena:
38°01'32.9"N 109°32'24.0"W

Deskribapena:
Pitzaduren paradisua. Forma perfektuak dituzten arroka pitzatuak kilometrotan zehar arroka gorrixkako ingurune idor batean. Oso landaretza eskasa eta ur-botila betetzeko aukerarik ez inguruan.

Nola iritsi:
Hiru abiapuntu nagusi daude Moab-era iristeko: Las Vegas (Nevada), Salt Lake City (Utahko hiriburua) eta Denver (Colorado). Hiri horietako edozein aireportutan aloka daiteke auto bat, gutxienez 6-7 orduz gidatu ondoren Moab pitzadura-eskaladaren gunera iristeko. Moab-etik 40 minutuko bidea dago Indian Creek-era, US 191 errepidetik Monticello norabidean joanda, hegoalderantz alegia. Adi egon beharra dago eskuinaldean gelditzen den SH 211 errepidea Canyonlands norabidean hartzeko. Moab herria izango da aurkituko dugun azken zerbitzugunea.

Elikagaiak:
Moab-en zenbait supermerkatu daude.

Ura:
Moab-eko mendi-dendan ur-botilak doan betetzeko txorrotak daude.

Dutxak:
"Lazy Lizard" ostatua Moab-eko irteeran, ezkerraldean. 3,5$ eskuoihalarekin.

Interneterako sarbidea:
Doan arropa-garbitegiaren atean.

Orientazioa:
Denak.

Altitudea:
1850 m

Hurbilketa:
5 eta 30 minutu arteko igoera.

Arroka:
Hareharria (Sandstone)

Bideak:
500 ibilbide baino gehiago, 5.8 eta 5.14 bitartekoak, oro har zailtasun handiko ibilbide asko daude.

Lo egitea:
"Campground" batzuk daude kanpatzeko edo autokarabana aparkatzeko partzelekin. Komun komunitarioak dituzte. 2016ko irailetik aurrera 8$ gaueko eta partzelako.

Gomendioak:
Ez eskalatu egun euritsuetan edota ondorengo egunetan. Arroka bustia hauskorra da eta bilguneak ez dira seguruak.

capeditorial

INDIAN CREEK-ERANTZ: “NON ARROKA GORRIA DEN ETA PITZADURAK PERFEKTUAK”

Las Vegasko lurreratzea “Bilboko lurreratze onenetakoen” parekoa izan zen: bost saiakera harea-ekaitz baten erdian, Los Angelesko aireporturako txangoa barne. Azkenik, aurreikusitakoa baino ordu batzuk geroago iristen gara jokoaren eta bizioaren hirira...

Baina hemen gaude jada, Estatu Batuetan, Europa zaharrean hain eskasa den pitzadurako eskalada estiloaren paradisuan. Flamingo kasinoan gau bat igaro ondoren, hurrengo goizean Utah estatuan dagoen Indian Creek-erantz ateratzen gara ziztu bizian; izan ere, ez gara hiri handien eta jendetzen oso lagun. Lagun min batek oso ondo definitu zuen behin ingurune hori: "arroka gorria eta pitzadura perfektuak". Bertan igaroko ditugu datozen hamabost egunak, Neus Colom eskalatzaile mallorcar indartsuarekin eta Jordi Canyi gure kamerariarekin batera. Gure hirugarren bidaia da: lekua oso polita da, mota guztietako pitzadurez zeharkatuta dagoen hareharria zoragarria eta eskalada kopurua amaigabea.
Ohartarazi diogu Neusi: gauza bat da etxean gainditzeko gai zaren zailtasuna eta beste gauza bat hemen egin dezakezuna. Pitzadurako eskalada eta kareharrikoa errugbia eta futbola bezain parekoak dira: biak jokatzen dira pilota batekin; gainerako guztiak ez du zerikusirik.
Zailtasunak handiak diren arren, hirugarren bidaia honetan zertxobait hobetzen hasiak garela sentitzen dugu. Friend totemak paraboltak balira bezala estutzen dugu geure burua eta dena ematen dugu erori arte kirol-eskaladan bezala. Horrela, bide oso on batzuk egiten ditugu. Indian uzterako, Ikerrek zenbait 5.12 bistan eginak izango zituen eta bi 5.12+/5.13 entseatu, “Bulldog” eta “Less Than Zero”, saiakera gutxitan egingo zituen; ez dago batere gaizki.

Nik 5.12- mailako bi egiten ditut bistan, “Anunaki” ospetsua eta “The Slot Machine”, baina asko borrokatuta…:

- ─Joder Iker, okerrena pasatu dut, baina 2 zenbakiko friendak bukatzen ari zaizkit (ordurako neurri horretako zazpi jarri ditut jada) ─esaten diot anaiari kezkatuta eta besoak hazita ditudala eta bere onera bueltatzen ez direla sentituz.

- ─Ez kezkatu, eskurako zenbaki ona da hori, hor ondo sartuko da, zu segi goraka ─esaten dit anaiak, izan ere bidea balkoitik neurtzea oso erraza izan ohi da.

Horrela, azken asegurua 15 m-ra daukadala eta eroriz gero kolpe ederra hartuko dudala jakinda, ibilbide itzel honetako azken metro okertuetara iristen naiz 2 zenbakiko pieza bakarrarekin, bizitza salbatuko didana eta pitzadura okertua izugarrizko beldurra pasatu gabe gainditzea ahalbidetuko didana.

─A ze tentsioa pasatu dudan… Bistako honetan asko arriskatu dut ─esaten diot anaiari atzera itzultzeko aukerarik gabeko egoera batean nagoela konbentzituta.
Ez dut esajeratu nahi, baina une horretan pentsatzen dut antzeko zerbait pasatuko zitzaiela burutik Hinterstoisser eta bere lagunei Eiger mendiko ipar-aurpegian, zoritxarreko ibilbide horretan barrena aurrera egin eta bat-batean atzera itzultzeko aukerarik gabe gelditu zirenean.

Neusek ere izan zuen, asko kostata bada ere, bere loria-momentua, “Anunaki” hirugarren saiakeran kateatuz. Pitzadurena gustatu zitzaion, baina Mallorcara bueltatu ondoren lagun batek itzuliko ote zen galdetu zionean:

─Tira, denborarekin agian bai… ─erantzun zuen, ez erabat konbentzituta.
Enekok bidaiaren hasieran esan zuen bezala: “Ikusiko duzu zein motibatuta egongo zaren gero Mallorcan erregleta eta txorrerekin!”.

Eta hain motibatuta itzuli zen, ezen 7a+/7b mailako pitzadurekin borrokan ibili ondoren -jende guztia bezala, bestalde- bakarrik egun batzuk geroago, 8b/8b+ mailako “Ramadán”, irlan gogor ospe handia duena, egin zuen.

Baina Indian-eko bidaia amaitu da. Pixka bat gehiago ikasi dugu eta batez ere gure lagunekin gozatu dugu: Kataluniako Pato eta Laurarekin, Estatu Batuetako Kevinekin eta Palencia eta Toledoko Luiso eta Samurekin. Beti gertatu ohi zaigun bezala, lagunekin egonda hobeto pasatzen dugu.
 

capeditorial

RED ROCKS

Kokapena:
36°07'52.6"N 115°25'28.3"W

Deskribapena:
Kolore biko mendi handi hau oso nabarmena da gainerako basamortu-paisaiaren barnean, non ikus daitekeen berde bakarra kaktusena eta Joshua Tree palmondo txiki bereziena den. Las Vegas gertu dagoenez, jende asko ibiltzen da hemendik.

Nola iritsi:
Las Vegastik hartu "Charleston Boulevard" mendebaldeko norabidean, hiritik atera arte.

Beharrezko zerbitzu guztiak Las Vegasen aurki daitezke.
Dutxak:
Red Rock Center rokodromoan dutxa erabiltzen uzten dute 4$ ordainduta, sarrera osoa ordaindu beharrik gabe. Red Rock Climbing Center 8201 W. Charleston Blvd. Ste. 150 Las Vegas, NV 89117

Orientazioa:
Denak

Altitudea:
910 m

Hurbilketa:
5 eta 30 minutu arteko igoera.

Arroka:
Harearria erregletekin. 

Bideak:
Boulder, multipitch eta kirol-eskaladarako zonak aurkitu genituen.

Lo egitea:
Red Rock Campground kanpinean kanpatzeko edo autokarabana aparkatzeko partzelak daude, komun komunitarioa eta ura eskaintzen ditu, 20$ gaueko eta partzelako.

capeditorial

ERRESKATEA ETA ESKALADA RED ROCK-EN

Las Vegastik oso gertu Red Rock parke naturala dago. Paraje horrek ehunka bide eskaintzen ditu, batez ere harearrizkoak eta erregletadunak, bai eta eskalatzeko metro asko ere.
Berriz ere inguru honetan gaudela aprobetxatuz -Neus aireportuan utzi behar izan dugu, oporrak bukatu zaizkiolako-, basamortu-ingurune honetan ibilbide bat behintzat egitea erabakitzen dugu.
Lehen egunean Velvet Canyon-era abiatzen gara goiz jaiki gabe, hurrengo egunerako hurbilketa egiaztatu besterik ez baitugu nahi.
Hormaren oinarrira iristen ari garenean, istripua izan duen eskalatzaile batekin egiten dugu topo. Lehen asegurua jarri aurretik erori da eta lurra jotzean orkatila hautsi du. Bere laguna zona seguru bateraino jaisten laguntzen ari da eta guk ere gure laguntza eskaintzen diegu.

─How are you man? ─Galdetzen diogu zer moduz dagoen jakiteko.

Eta hark azentu amerikar itxiaz erantzuten digu:

─Ondo, oso ondo, eskerrik asko.

Egia esan aurpegi ona du; harrigarria orkatila nola duen ikusita:
itxuraz hautsita, ia ezinezkoa den posizio batean eta esango genuke bi zauri ireki ere bazituela...
Lagunak esaten digu erreskate-taldeak jakinaren gainean daudela, baina ez dakiela zenbat denbora beharko duten. Logikoa den bezala ─edo guri behintzat hala iruditzen zaigu─, norbait bere bila etorri arte harekin gelditzea eta laguntzea erabakitzen dugu.

Minutu batzuk igaro ondoren lehen erreskate-taldea iristen da, baina gutxiegi dira zauritu bat jaisteko. Ez dakigunez erreskate-talde gehiago etorriko diren ala ez, inguruan azalduz doazen eskalatzaileei laguntza eskatzea erabakitzen dugu, munduko edozein lekutan egiten den bezala. Harrituta uzten gaitu jendeak ez duela erreskatean parte hartu nahi eta aitzakia pila bat jartzen dituztela egiten ari direnarekin jarraitzeko.

─Zer uste duzue mutilok? Normala iruditzen zaizue? ─galdetzen diet lagunei harriduraz.
─Ez, nola izango da ba normala? ─erantzuten didate Iker eta Jordik aldi berean. Mendizaletasunari izen ona eman dioten balioak pikutara joaten ari dira denborarekin.

Ahal dugun guztia laguntzen dugu eta azkenik, ordu batzuk geroago, helikoptero-pilotu abil batek airetik ateratzen du zoritxarreko eskalatzailea.

Bakarrik espero dugu arazorik gabe osatu eta ahalik eta lasterren mendira itzuli ahal izatea.

Hurrengo egunean eta ordu gutxi barru “Epinephrine” eskalatuko dugu, seguruenik Red Rock-eko bide klasiko ezagunena.

Gure ideia Yosemiterantz joatea bada ere, bailarako eguraldi txarrak planak aldatzera behartzen gaitu eta Zion parke nazionalera joatea erabakitzen dugu.

capeditorial

ZION

Kokapena:
37°12'01.9"N 112°59'13.1"W

Deskribapena:
Zion parkearen ingurunea ikaragarria da. Arroila eta arroka idorreko ingurune bat den arren, bertatik pasatzen Virgin River ibaiak bizia ematen dio bailarari eta kolore berdea edonon zabaltzen du. Desnibel handiko mendiak dira eta koloreak ikaragarriak dira.

Nola iritsi:
Las Vegastik 3 ordu inguru. Hartu I-15N errepidea Salt Lake Cityrantz. St. George-ra iristean, hartu eskuinaldean geratzen den State Hwy 9 errepidea, Hurricane-ra doana. Handik segi Springdale norabidean.

Springdalek zerbitzu guztiak ditu.

Dutxak:
Informaziogunean (visitor center) 4$ ordainduta.

Orientazioa:
Denak

Altitudea:
210 m

Hurbilketa:
5 eta 30 minutu arteko igoera.

Arroka:
Harearri laranja

Bideak:
Multipitch eta kirol-eskaladarako zonak aurkitu genituen.

Lo egitea:
South Campground, 20$ gau eta partzelako, komunak eta ura.

Tasak:
Parkean sartzeko 30$ ordaindu behar da ibilgailu bakoitzeko. Parkearen barruan, bertako autobus-zerbitzua erabili behar da.

capeditorial

ZION: ¡TODO UN DESCUBRIMIENTO!

Teníamos ganas de conocer este parque nacional hacia mucho tiempo, y la realidad en poco días superara nuestras expectativas: Un lugar precioso, mucho mas tranquilo que Yosemite, y sobre todo, y no menos importante, con muy pocos escaladores, que la verdad no acabamos de entender viendo la calidad del entorno.
Se suman también Samu, Luis e Irene, que llega a los pocos días directa desde casa.
Ya que no se puede ir a Yosemite decidimos comenzar nuestra actividad por el plato fuerte, que no es otro que la archifamosa escalada de “Moonlight Buttress” obra maestra del genial alpinista americano Jeff Love y una de las rutas mas famosas del mundo.
Nos sale todo a pedir de boca: La hacemos en el día, en libre y a vista. Eso si, ¡no sin apretar de lo lindo! Sin lugar a dudas una de las mejores vías de fisura que hemos escalado en nuestra vida.
Después vendrá “Silverback” otro rutón, que también saldrá en libre y en el día, y prácticamente se puede considerar que a vista, ya que aunque en el penúltimo largo Iker cae de primero con la reunión en los morros, yo la encadenare de segundo.
El ultimo largo-una fisura estrecha en forma de rayo de unos 30 m que acaba en un desplome- es increíblemente guapo.
Y para acabar en esta joya de la naturaleza, también haremos otro clásico un poco mas sencillo que se llama “Shune’s Butress”.
El tiempo, que ha aguantado una semana, se tuerce, mientras decidimos movernos al único lugar que no pronostican ni agua ni nieve, que nos es otro que Josuha Tree.
 

capeditorial

JOSUHA TREE

Kokapena:
33°53'40.3"N 115°55'18.5"W

Deskribapena:
Basamortuko zonaldea, mendi gutxikoa. Paisaia milaka "Joshua Tree" zuhaitzez eta modu desordenatuan pilatutako arrokez osatua dago.

Nola iritsi:
Las Vegastik 3 ordu eta erdi inguru. Hartu I-15S errepidea Los Angelesko norabidean. Desbideratu 286 irteeran, Nipton Road norabidean. Jarraitu Joshua Tree norabidean.

Ura:
Ez dago urik parkean eta oso garrantzitsua da hori kontuan hartzea oso zona beroa baita.

Orientazioa:
Denak.

Altitudea:
614 m

Hurbilketa:
5 eta 50 minutu artean

Arroka:
Granitoa.

Bideak:
Gehienez 40 m-ko ibilbideak, ekipatu gabeak edo gutxi ekipatuak, babesteko zaila.

Lo egitea:
Kanpatzeko Campground dezente daude zonan. 15$ gaueko eta partzelako. Komunarekin.

Tasak:
Parkean sartzeko 30$ ordaindu behar da ibilgailu bakoitzeko.

GARRANTZITSUA:
Kriskitin-suge asko daude zona horretan. Kontuz ibili batez ere leku harritsuetan eta adi egon egiten duten ohartarazpen-soinua entzuteko. Oso animalia pozoitsua da.

capeditorial

ZEIN POLITAK JOSHUA TREE HAUEK!

Red Rock eta Zionen bezala, leku honetan ere gure lehenengo aldia da. Estatu Batuetako eskaladaren sorlekua den honetan, Bachar, Long, Hill eta beste eskalatzaile batzuek hainbat bide ospetsu ireki zituzten, esaterako “Equinox” edo “The Acid Crack”.

Ikerrek saiakera aparta egin eta lehenengoa bistan egiten du. Bigarrena ere, pixka bat gehiago kostata, baina ateratzen du...
Mutilak kalitatea du dudarik gabe...
Besteok -Samu, Irene eta Luisok gurekin jarraitzen dute- kalitatezko klasiko pila bat eskalatzen ditugu.
Lasai egoteko leku itzela da eta bideak ere onak dira, baina agian, desabantaila bat bilatzeagatik, esan beharra dago burua pixka bat estutu behar dela biderik onenak bilatzeko, dena oso sakabanatua dagoelako; bestalde, eskalada mota pixka bat zaharkituta dago.
Hala ere, bertan astebete eskalatzen eman ondoren, bagoazenean pentsatzen dugu lekua ikusi, paisaiaz gozatu eta tokiko Joshua Tree zuhaitzak ikusteagatik bakarrik merezi izan duela.

Horrela amaiera ematen diogu amerikar basamortuetan zehar ia 40 egunez pitzadurak bilatzen ibiltzeari. Asko eman digu bidaia honek eta zalantzarik gabe errepikatuko dugu. Euskadira itzultzen garenean, txundituta geratzen gara Bilboko aireportutik Gasteizera doan errepidearen inguruan hainbeste berde ikusteaz. Hainbeste egun harearen gainean igaro ondoren, orain beste planeta batean gaudela iruditzen zaigu...
 

capeditorial

ES MIRALL

Kokapena:
Puig de Garrafa, Andratx, Mallorca.

Bidearen ezaugarriak:
20 m inguruko kareharrizko horma bertikala edo pixka bat okertua.

Ekipatzailea:
Carlos Raimundo “Charly” 80ko hamarkadaren amaieran.

Lehen igoera:
Eneko Pou 2016ko otsailean.

capeditorial

“ES MIRALL”: ERREGLETAREN PUNTAN

Gutxitan ikusi ditut gertutik 8b mailako “Es Mirall” (2016ko otsaila) bidekoak bezain erregleta txikiak, nahiz eta hori nire estiloa den eta gustuko dudan. Agian gogoratzen dudan bakarra 8c mailako “Perestroika” da (2014ko martxoa), hori ere Mallorcan. Bietan ere, ez nintzen gai eutsita egoteko tenperatura- eta hezetasun-baldintzak ezin hobeak ez baziren. Izan ere, ziur ez dela kasualitatea izan, ibilbide hau ─Puig de Garrafan (Andratxen) irekitako lehenengoetakoa─ irlako itzal handiko Carlos Raimundo eskalatzaileak ekipatu zuenetik ia 30 urtez inoiz eskalatu gabe egon izana.

Carlosek opari hori utzi zuen, baina bazekien erregleta txiki-txikiz osatutako bide hori egiteko dantzari baten oreka eduki behar zela eta ez zela batere lan erraza izango. Are gehiago kontuan hartuta heldulekuak txikiak izateak oinei ere eragiten diela eta horiek gabe ia ezinezkoa dela hormari atxikitzea. Horregatik guztiagatik jarri zioten “Es Mirall” izena, “ispilua” esan nahi duena.